1. >
  2. Batxilergoa eta LH Unitatea – 16 urte
  3. >
  4. 2 ariketa – Ispilu-neuronak

2 ARIKETA

Ispilu-neuronak

ISPILU-NEURONAK: Gu zeregin bat egiten ari garenean eta, aldi berean, beste norbait ere zeregin hori egiten ikusten ari garenean aktibatzen dira neurona horiek. Horregatik esaten zaie ispilu-neuronak, guk ezagutzen dugun eta zer esan nahi duen badakigun irudi bat islatzen dutelako, egiten arituko bagina bezala. Neurona horiek eginkizun oso garrantzitsua betetzen dute, besteak beste, ikaskuntzan, imitazioan eta enpatian, hau da, bestearen tokian jartzeko ahalmenean.

Bilatu interneten ispilu-neuronei buruzko informazioa, eta idatzi bitxia edo garrantzitsua iruditzen zaizuen hori; zer nabarmenduko zenukete lortutako informazio horretatik?

Jarri martxan zuen ispilu-neuronak. Bi pertsona ekarri behar dituzue gogora, zuen oso bestelako egoera bizi duten bi pertsona (edozein zirkunstantzia dela eta: osasuna, familia, ekonomia, geografia, harremanengatik, balioespen sozialarengatik, premien betetze-mailarengatik eta abar). Zuen ustez nolakoa da pertsona horien bizimodua, zer sentitzen dute, zer pentsatzen dute, zer nahi dute?

Baditugu, jada, bi kontzeptu: fraktala eta ispilu-neuronak. Demagun artikulu bat idatzi behar duzuela eta bi kontzeptu horiek lotuko dituen titular on bat behar duzuela.

Titularra

Titularra idatzi ostean, lead edo sarrera bat idatzi beharko duzue, titularra garatuko duen hiruzpalau lerroko testutxo bat. Adibide bat izan daiteke, titularraren azalpena…

Sarrera