3 ARIKETA

Paradisua

Bilatu hiztegian «paradisu» hitzaren esanahia.

Demagun zuen paradisua diseina dezakezuela

Nolakoa izango litzateke? Eta nolakoa izango litzateke zuen bizimodua toki ideal horretan?

Nolakoa izango litzateke gainerako jendearen bizimodua toki ideal horretan?

Aipatuko al zenituzkete paradisu ororen hiru ezaugarri?

Bikain. Jarrai dezagun asoziazioen hariari tiraka…

Iñaki Gabilondo kazetariak hausnarketa bat egin du paradisuko paperei buruz: «Papeles del paraíso»

Iñaki Gabilondo – 2017/11/09

Santuak ala tentelak

Paradisuko paperek berretsi egiten dute zerga-ordainketak saihesteko asmatutako amarruak guztiz osasuntsu daudela eta agintari handiek erabakitako neurriek ez dutela ezertarako balio.

La ingeniería financiera sigue llevando ventaja. Los Papeles del paraíso, la voluminosa documentación obtenida por el diario alemán Süddeutsche Zeitung, y compartida por el Consorcio Internacional de Periodistas de Investigación, confirma que las tramas organizadas para esquivar obligaciones fiscales gozan de excelente salud, y que algunas empresas, de las más importantes del mundo, y un gran número de personalidades todopoderosas, incluyendo testas coronadas, las están utilizando para burlar la ley a través de paraísos fiscales. Los compromisos públicos de las autoridades para poner cota a estas prácticas son ridiculizados sistemáticamente. Ahora hace dos años de la cumbre celebrada en Antalya, en Turquía, en noviembre del 2015, el G20 anunció de forma muy campanuda la elaboración de un sistema impositivo justo a escala internacional. Pero mientras lo hace, lo ultima o lo aplica, el gran dinero se sigue moviendo sin mayores dificultades por la isla de Man, Malta, Caimán, Jersey y otros refugios similares.

Los ejércitos de abogados de Facebook, de Apple, de Nike, de la Reina de Inglaterra, del Príncipe Carlos, del piloto de Fórmula 1 Lewis Hamilton, de otras gentes con muchos posibles y sus artefactos jurídicos para optimizar beneficios, no parecen estar al alcance del brazo de la ley. La sangría es enorme. El profesor de economía de la Universidad de Berkeley, Gabriel Zucman, cuenta en Le Monde que el 40% de los beneficios de algunos gigantes multinacionales se deslocaliza en paraísos fiscales. La sangría es impresionante. Se calcula que la Unión Europea pierde 60.000 millones de euros anuales por este agujero. Y además, puñetazo de regalo para la ciudadanía, los impuestos evadidos se tienen que compensar. ¿Cómo? Pues muy sencillo: con más impuestos a las clases medias y más recortes en gasto público. Si les apetece enfadarse un poquito más, le recomiendo el último informe de Intermon Oxfam. Es magnífico. Usted llegará a la conclusión de que somos santos o tontos.

Agian zail samarra iruditu zaizue testua. Hobeto ulertzeko, azter dezagun, beti bezala, poliki-poliki eta argitu dezagun hitzen esanahia –testuan azpimarratuta daudenak eta beste batzuk–.

Beti bezala, irakasleari edo senitartekoei eska diezaiekezue laguntza, edo hiztegian begiratu, sarean…

  • Ingeniaritza finantzarioa
  • Amarruak
  • Zerga-betebeharrak
  • Zergak
  • Etekinak optimizatzea
  • Deslokalizatzea
  • Zergei ihes egitea
  • Zergak saihestea
  • Gastu publikoaren murrizketak

Nola laburbilduko zenuke, bizpahiru lerrotan, artikuluan deskribatzen diren enpresa eta aberastasun handien portaera?

Zein azalpen ematen diozue artikuluaren izenburuari: ¿Santos o tontos?

Ikusten duzuenez, paradisu hitzarekin beste metafora bat sortzen da, paradisu fiskala.

Ezaguna al duzue esamolde hori?

Zer datorkizue burura?

2017ko abenduaren 6an, El Mundo egunkariak jakinarazi zuen Ecofin Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza Kontseiluak bi zerrenda prestatu zituela. Bata, zerrenda beltza, paradisu fiskaltzat jotzen diren 17 herrialderen izenekin; eta, bestea, zerrenda grisa, paradisu fiskal izateko baldintzak betetzen dituzten baina legeria hobetzeko konpromisoa hartu duten 47 herrialderen izenekin. Zerrendak argitaratu zirenetik bi hilabete baino gutxiago igaro zelarik, 2018ko urtarrilean EBk zortzi herrialde zerrenda beltzetik atera eta zerrenda grisera eraman zituen: Panama, Hego Korea, Arabiar Emirerri Batuak, Barbados, Granada, Macao, Mongolia eta Tunez. Erabaki horrek eragin zituen erreakzioei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu interneten bilatuz gero.

Zerrenda beltza

Santa Luzia, Granada, Trinidad eta Tobago, Mongolia, Tunez, Guam, Samoa, Palau, Bahrain, Marshall Uharteak, Namibia, Samoa Estatubatuarra.

Zerrenda grisa

Albania, Andorra, Armenia, Aruba, Barbados, Belize, Bermuda, Bosnia eta Herzegovina, Botswana, Cabo Verde, Arabiar Emirerri Batuak, Kaiman Uharteak, Cook Uharteak, Hego Korea, Curaçao, Faroe Uharteak, Fiji, Mazedonia, Groenlandia, Guernsey Uhartea, Hong Kong, Man Uhartea, Jamaika, Jersey, Jordania, Liechtenstein, Macao, Malaysia eta Labuan, Maldivak, Maurizio, Mongolia Montenegro, Maroko, Nauru, Kaledonia Berria, Niue, Panama, Peru, Oman, Qatar, Saint Vincent eta Grenadinak, San Marino, Seychelleak, Suitza, Serbia, Swazilandia, Taiwan, Tailandia, Tunez, Turkia, Uruguai eta Vanuatu.

Garrantzitsua da azpimarratzea  Europar Batasuneko Ogasuneko ministroek 2019ko martxoan eguneratu zutela arlo fiskalean lankide ez diren herrialde eta lurraldeen zerrenda hau. Hau da: zerrenda dinamikoa da, hurrengo urteetan segida izanen baitu.

https://europa.eu/rapid/press-release_IP-19-1606_es.htm

Koka al ditzakezue paradisu horiek guztiak mapan?

Egun berean, El País egunkarian honako adierazpen hauek argitaratu zituzten:

«Zerrenda horiek aurrerapen nabarmena dira», azaldu zuen Pierre Moscovici eurokomisarioak. «Baina hala ere ez da erantzun nahikoa zerga-ihes globalaren aurrean», onartu zuen. «Hobe izango zatekeen neurri zorrotzagoak hartu izan balira», areagotu zuen Valdis Dombrovskis Erkidegoko presidenteordeak. Ministroek ez zuten gehiago sakondu nahi izan. Hein batean, Batasunean bertan ez dagoelako paradisurik, baina bai linbo fiskalak: Luxemburg eta Malta zigor gogorragoen aurka agertu ziren. Irlandak eta Holandak erraztasun handiak eskaintzen dituzte zergak saihesteko. Eta beste horrenbeste gertatzen da Erresuma Batuarekin lotutako lurraldeetan: Bermudak, Kaiman Uharteak edo Kanaleko uharteak; herrialde horiek zerrenda beltzetik kanpo geratu ziren, Londresen garaipen diplomatikoaren ondorioz.

Oxfam Intermon erakundeak gogor kritikatu zuen EB ez zelako behar bezain gogor aritu: «Harrigarria da zerrenda beltzean herrialde txikiak eta gorabidean dauden ekonomiak soilik egotea, eta paradisu fiskal ezagunenetariko zenbaitek zerrenda grisera ihes egitea», esan zuen Susana Ruizek, GKE horren justizia fiskaleko arduradunak. Herrialde horiek etengabe ebaluatzea da Bruselaren asmoa, konprometitutako erreformak onartzen dituztela bermatzeko.

Hain justu, Oxfam Intermon GKEaren ¿Beneficios para quién? txostenean –Iñaki Gabilondok aipatzen du–, paradisu fiskalek zertarako balio duten azaltzen saiatzen da eta definizio bat ematen du, GKE horren eta beste batzuen – esaterako, Tax Justice Network edo Eurodad– hausnarketetan oinarrituta.

Zertarako balio dute paradisu fiskalek?

• Kapitalak ezkutatzeko aukera ematen dute, eta jatorrizko herrialdean kargatu gabe geratzen dira (zergak ordaindu gabe).

• Enpresa handiei etekinak artifizialki desbideratzeko aukera ematen diete, lege-arloko hutsuneak eta nazioarteko zerga-sistemetako arrail eta inkoherentziak baliatuta, errenta jakin batzuen tratamendu pribilegiatuei probetxua ateratzeko; esaterako, jabetza intelektualaren ondoriozko etekinei eta bestelako ukiezinei.

• Jarduera kriminalen edo delituzko jardueren sareak ezkutatzeko bidea dira.

Paradisuaren definizio bat

• Tributazio txikikoa edo tributaziorik gabekoa, alegia, paradisu fiskaletan kokatutako enpresek zerga oso gutxi ordaintzen dituzte edo ez dute zergarik ordaintzen.

• Egoiliar ez direnei zuzendutako zerga-abantailak, funtsezko eta benetako jarduera ekonomikoa justifikatu behar izan gabe. Alegia, paradisu fiskal batean enpresa bat ireki daiteke, esaterako, milioi bat eurorekin nahiz eta enpresa hori izena baino ez izan. Horrela, bada, milioi euro horrek ez ditu zergak ordaintzen jatorrizko herrialdean.

• Lankidetzarik ez beste zerga-administrazio batzuekin, alegia, paradisuan gertatzen dena paradisuan geratzen da. Ez dituzte datuak beste administrazio batzuekin gurutzatzen.

• Opakutasuna: erregistratutako erakundeak, erakunde horien titularrak edo aktiboen jabeak ez identifikatzeko aukera ematen duten lege-esparruak. Alegia, egiten diren jarduerak eta inplikatutako pertsonak isilpean geratzen dira.

Oxfam Intermon erakundearen txostenaren sarreran, 2016. urtean Joe Biden jaunak –urte hartan Estatu Batuetako presidenteorde zenak– enpresa handien arduradunei zuzendutako hitzak ere irakur ditzakegu.

«Desparekotasuna, hein handi batean, zerga-saihestearen eta paradisu fiskalen ondorio da. Desparekotasuna ez dagokio soilik tributu-arloko ekitateari, baizik eta baita hazkunde ekonomikoari ere… Ziurrenik ez duzue gustuko izango hau entzutea: milaka milioi euro paradisu fiskaletan izatea ona izango da zuen akziodunentzat, baina zuen jatorrizko herrialdeei lapurreta egitea da. Beraz, ekarri atzera bueltan, inberti itzazue zuek bizi zareten komunitateetan».

Zer ezaugarri izango lituzke, zuen ustez, nazioarte-mailako zerga-sistema bidezko batek?

Kalkulu txiki bat, geure burua kokatzeko. Gabilondoren artikuluaren arabera,

«kalkuluen arabera, Europar Batasunak urtean 60.000 milioi euro galtzen ditu zulo horretatik».

Espainiako Aurrekontu Orokorrak 2017. urtean 343.103 milioi euro izan baziren,

urteko zein egunetara arte ahalbidetuko luke saihestutako zerga-kopuru horrek Espainiako gastu publikoari eustea?

Gure ingurune hurbilean, Nafarroako Aurrekontu Orokorrak 3.883 milioi euro dira 2018rako.

Ihes egindako diru horrek noiz arte eutsi ahal izango lioke gure komunitatearen gastu publikoari?

Zergen eginkizuna

Pertsonok gure premien zati bat geure baliabideekin ase dezakegu. Baina badira beste premia batzuk ere: ospitaleak, ikastetxeak, plazak, asfaltatutako kaleak, ur-hornidura eta -saneamendua, hondakinak kudeatzea, polizia, pentsioak, naturaguneen mantentze-lanak eta abar; premia horiek guztiak banaka betetzea ezinezkoa da eta kolektiboki ekin behar zaie. Zergen bitartez, pertsona bakoitzak bere diru-sarreren zati bat ematen du gastu publikoa ordaintzen laguntzeko eta, horren bitartez, premia horiek betetzea bermatzen da.

Gainera, zergei esker, herritarren errentaren eta aberastasunaren artean berdintasun handiagoa dago. Horri zergen birbanaketa-eginkizuna esaten zaio. Berdintasun-printzipioaren arabera, ahalmen ekonomiko berdina dutenek zerga kantitate berdina ordaindu behar dute, eta ahalmen ekonomiko desberdina dutenek, berriz, zergen kantitate desberdina ordaindu beharko dute. Horrela, bada, Konstituzioan progresibitatearen printzipioa ere ezartzen da, hau da, diru gehien dutenek euro gehiagoko ekarpena egin beharko diotela funts komunari ondasun eta zerbitzu publikoak ordaintzeko.

Zergak gastu publikoa ordaintzeko biltzen dira eta gastu horren xedea garapen ekonomiko eta gizarte-ongizate handiagoak lortzea da. Hortaz, zergak lege-betebeharra izateaz gain, balioen praktika eta besteekiko nahiz espazio komunarekiko konpromisoa gauzatzen dituzte. Tributu- edo zerga-arauak betetzeko betebeharra etikaren eta legearen arloko kontua da.

Pertsona guztiek ondasun eta zerbitzu publikoez hein berean baliatzeko eskubidea dute (adibidez, autobiak edo ospitaleak), ahalmen ekonomiko handiagoa edo txikiagoa duten, zerga gehiago ala gutxiago ordaindu duten gorabehera. Eta are gehiago, gizarte-zerbitzuen edo langabezia-aseguruaren kasuetan, prestazio publiko horien onuradunak ahalmen ekonomiko txikia duten herritarrak izaten dira. Horregatik, gastu publikoak birbanaketa-eginkizuna betetzen duela esan daiteke, ahalmen ekonomiko handieneko pertsonen baliabideak ahalmen txikiagokoei transferitzen zaizkielako.

Hori horrela izanik, herritarrek eskubide politiko, ekonomiko eta sozialak erabat baliatu ahal izateko aukera-berdintasuna lortzeko lan egiten da. Zergekin, azken batean, justiziaren eta ekitatearen printzipioak errealitate bihurtzen laguntzen da, Foru Komunitateak pertsona guztiei eskatzen dizkien ekarpen solidarioen bitartez.

Ezagutzen al duzue egoera zehatzen bat edo zerbitzuren bat diru publikoaren ekarpen handiagoa behar lukeena hobetu ahal izateko?

Orain arte, zifra handiak aipatu ditugu, eta jende gehienaren eremutik at geratzen diren erabakiez mintzatu gara; baina hipotesi bat genuen abiapuntu: gizartean, portaerak eta balioak hainbat eskalatan modu fraktalean errepikatzea oso litekeena zela suposatu dugu.

Hari fraktalari tiraka, gure eskala txikian, oinezkoen herritarren eskalan, familien eskalan, enpresa txikien eskalan, gure etxeetan egiten diren lanen eskalan –hala nola etxetresna elektriko bat konpontzea, hormak margotzea edo autoa konpontzea–, portaera arduratsuak edo iruzurrezkoak egon daitezke, zergei ihes egitekoak.

Eskala txikian, zergei ihes egiteko bi portaera honako hauek dira: bata, ezkutuko lana eta, bestea, esamolde honek laburbiltzen du: fakturarekin ala fakturarik gabe? Biak ala biak diru beltza esaten zaion horrekin loturik daude.
Diru beltza edo B dirua esaten zaio inon erregistratuta ez dagoen diruari, hau da, ez nominetan, ez fakturetan, bankutik pasatzen ez dena eta arrastorik uzten ez duena eta, hortaz, ez ditu ordaintzen dagozkion zergak.

Bi esamoldeen esanahia bilatzeko proposatzen dizuegu: ezkutuko lana eta fakturarik gabe egiten den lana. Ikerketa banatu egin dezakezue: taldeen erdiak gai bat aztertuko du eta beste erdiak beste gaia. Ikerlana etxean egitea proposatzen dizuegu, honako galdera hauek abiapuntu hartuta:

Ezkutuko lana

• Zer esan nahi du ezkutuko lanak?
• Aipatuko al zenituzke hainbat adibide desberdin?
• Zer eragiten dio enplegu-emaileari?
• Eta langileari?
• Norbaitek dirua aurrezten al du?
• Zure ustez zer abantaila eskaintzen ditu? Eta zer desabantaila?
• Zergatik uste duzu eskaintzen dela lan mota hori?
• Zergatik uste duzu onartzen dela lan mota hori?
• Lan egiteko modu hori bidezkoa eta desiragarria iruditzen al zaizu? Zergatik?
• Legea betetzen duen lanak nola laguntzen die estatuaren gastu orokorrei? Zer zerga ordaintzen ditu?

Fakturarekin ala fakturarik gabe?

Demagun hozkailua hondatu egin dela eta pertsona bat etorri dela konpontzera. Lana bukatu du eta zuk zenbat zor diozun galdetu diozu; konpontzaileak honako hau erantzun dizu: fakturarekin ala fakturarik gabe?

• Zer esan nahi fakturarekin?
• Nola ordaintzen da diru gehiago, fakturarekin ala fakturarik gabe? Zergatik?
• Zer betebehar ditu enpresa konpontzaileak egindako zerbitzua kobratzeko garaian?
• Zer egiten du enpresak bezeroari kobratzen dion BEZarekin?
• BEZ eta guzti fakturatzera behartuta dauden pertsona eta enpresek zein maiztasunarekin aitortu behar dute Ogasunean?
• Zerbitzuak eta lanak jasotzen dituztenek zer betebehar dituzte ordaintzeko garaian?
• Zer eskubide eragiten ditu fakturarekin, hau da, legearen arabera ordaintzeak?
• Zergatik da garrantzitsua kontratatzen ditugun zerbitzu eta lanen faktura eskatzea?
• Zertan eragiten dio gizarteari aukera bakoitzak?
• Zergatik uste duzu eskaintzen eta onartzen dela, batzuetan, «fakturarik gabe» ordaintzea?