1. >
  2. DBH 3 eta 4 Unitatea – 14-16 urte
DBH 3 eta 4 Unitatea - 14-16 urte

Nola antolatzen gara Nafarroan ondasun eta zerbitzu publikoei eusteko?

Nafarroan bizi gara, eta ondasun eta zerbitzu publikoen sostengu diren zergak arautzeko eta kudeatzeko ahalmena dugu gure Komunitatean, Estatuarekiko harreman baten esparruan; harreman hori ere hainbat mailatako legeen bitartez araututa dago. Ingurune horretan, gure zerga-sistemaren helburuak garapen ekonomikoa eta gizarte-ongizatea lortzeko ekarpenak egitea eta aukera-berdintasuna dira. DBHko 3. eta 4. mailako gazteei zuzendutako unitateen bitartez, ikasleek gure bizikidetza arautzen duten arauak hobeto ezagutuko dituzte eta, bereziki, herritar guztiak eraginpean hartzen dituzten tributu-arloko betebeharrak.

Edukiak

• Arauen garrantzia bizikidetzarako
• Nafarroaren eta Estatuaren arteko harremana ezartzen duten arauak
• Zergak, zergen helburu eta printzipioak, gastu publikoa eta gizarte-ongizatea
• Zergak: motak eta ezaugarriak.
• Nafarroako Foru Ogasuna, Hitzarmena eta Aurrekontua
• Aurrekontuak eta foru-erakundeak

Proiektua

Azken proiektua egiteko, power-point bat egitea proposatuko diegu ikasleei, Unitate osoan landutako edukiei buruz ikasi dutena modu grafikoan adierazteko.

HELBURU OROKORRAK

• Gizarte-sarearen barruko elementutzat ikustea euren burua, eskubideak eta betebeharrak dituzten herritartzat.
• Gizartearen funtzionamendua ulertzeko gogoa eta jakin-mina sustatzea, eta aurretiazko sinesmen eta iritziak finkatu eta baztertzea.
• Gure inguruneko errealitate zehatzak aztertuta indukzioak egiteko gai den pentsamendua gara dezaten sustatzea.
• Ongizate pertsonala eta soziala lortzeko bizitzarako trebetasunak garatzea, gizarteak tributu-arloan nola funtzionatzen duen ulertuta.
• Tributu-egintzaren ikuspegitik begiratuta, gertuko edo ez hain gertuko errealitateak aztertu ahal izateko ezagutzak, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak eskuratzea.
• Balio etiko eta sozialei buruz hausnarketa egitea, balorazioak ezartzea.
• Gizartean erabiltzen diren materialak erabiltzea. Prentsa, inkestak, txostenak, web-orriak, bideoak…
• Hobekuntza sozialeko hipotesiak egitea.
• Norberaren pentsamenduaren garapena eta adierazpena sustatzea lanak banaka eta taldeka eginez.
• Sorkuntza-prozesuak bultzatzea.

GAITASUNAK

• Hizkuntza komunikazioa
• Ikasten ikastea
• Matematika gaitasuna.
• Digitala
• Soziala eta zibikoa

CURRICULUMEKO ARLOAK

• Gaztelania eta literatura
• Matematika
• Gizarte-zientziak

DENBORALIZAZIOA

• 5 saio (gutxi gorabehera)

MATERIALAK

• Interneterako sarbidea duen ordenagailua
• Lanerako koadernoa

AZKEN PRODUKZIOA

• Taldeka PowerPoint bat egitea landutako edukiekin, bateratze-lanetan landutako gai nagusiei buruz, lanean zehar sortu diren desadostasunei buruz…
• Ahozko aurkezpena