1. >
  2. DBH 3 eta 4 Unitatea – 14-16 urte
  3. >
  4. 6 partea – Aurrekontuak eta foru-erakundeak

6 PARTEA

Aurrekontuak eta foru-erakundeak

Urteko aurrekontuetan, Nafarroako Gobernuko Departamentu bakoitzerako aurreikusitako gastua zehazten da. Hurrengo diagraman, gastu publikoa Departamentu bakoitzaren arabera nola banatzen den ikus dezakegu, baita Nafarroako Kontseiluari eta Parlamentuari dagokiona ere.
Grafica Gasto no financiero por departamentos

Zer esan nahi du gastu ez-finantzarioak?

Eta finantza-gastuak?

Aurreko grafikoan, departamentu eta erakunde guztiak zehazten dira:

Horietako bakoitzaren eginkizuna zein den jakiteko, taldeetan banatu eta bakoitzak bat iker dezala. Egin klik departamentu bakoitzari dagokion estekan, hor aurkituko duzue zein den departamentu horren zeregina eta zein zerbitzu eta lan dituen esleituta.
Aipatu bi eskumen edo eginkizun, baina zer esan nahi duten jakin behar duzue eta azaldu egin beharko duzue.
Aipatu bi eskumen edo eginkizun, baina zer esan nahi duten ez dakizuenak; bilatu azalpena talde handian edo sarean, edo galdetu etxean.
Departamentu horren eginkizunen artean, bilatu zuekin lotura duten edo zuen inguruko jendearekin lotura duten hiru gai, zuen ustez garrantzitsuak direnak, bizi-kalitatea bermatzen edo hobetzen dutelako; justifika itzazue zuen aukerak.
Planen atalean, bila ezazue bat zuen ustez interesgarria dena, eta azaldu zergatik aukeratu duzuen. Irizpide bat gertutasuna izan daiteke, hau da, plan horrek zuekin edo zuen hurbileko pertsonekin lotura izatea. Baina irizpide guzti-guztiek balio dute.
Nafarroako Parlamentuaren webgunean...

Zeintzuk dira Nafarroako Parlamentuaren eginkizunak?

Gure bizimodua eta gure Komunitatearena hobetzeko balio al du? Zergatik?

Nola egiten du?

Nafarroako Gazte Parlamentuaren webgunean...

Zer da Gazte Parlamentua?

Zein gai lantzen ditu?

Zuen ustez zertarako balio du?

Begira itzazue parlamentarioen profilak.

Zuen ustez zein motibazio dute hor parte hartzeko?

Esaldiren bat bereziki gustatu al zaizue edukiarekin zuen burua identifikatzen duzuelako?

Uneren batean parte hartzea interesatuko al litzaizueke? Edo saioren batera joatea?

Tira, bada hori dena zergekin egiten da. Zer iruditzen zaizue? Laburbiltzeko, eta azken proiektuari ekin aurretik, pentsatu zenbat gauza ikasi dituzuen (zergak zertarako diren, erantzukizuna, arauak, legeak, bizikidetza, zerbitzu publikoak, berdintasuna, ekitatea…); jabetu zarete, halaber, zenbait gauza ez dakizkizuela eta, betiko moduan, idatzi honako hauek:

Hiru ideia, argi geratu zaizkizuenak.

Bi galdera, ez dakizuen eta jakin nahiko zenuketen hori adierazten dutenak, edo beste norbaiti egin beharreko bi galdera.