1. >
  2. LH 5 eta 6 Unitatea – 10-12 urte
  3. >
  4. 3 partea – Herriko parkea

3 PARTEA

HERRIKO PARKEA

Gero, aitona Juanjok azaldu zidan beste gauza batzuk ere egiten direla auzolanean, hala nola ikuztegia horrela konpondu zuten, eta zabuak jartzeko eremua eta parkea ere denen artean prestatu zituzten; eta lehen, kaleak konpontzen ziren, mendia garbitzen zen, egurra moztu, eta frontoia ere eraiki zuten! Auzolaneko egunak oso gogoko izan dituela beti esan dit. Eta bukatzeko, askari handi bat egiten zutela. Berriro ere jatekoa? Horrelakoak dira.

— Zabuak eta eserlekuak ere egin zenituzten?, galdetu zion Uxuek.
— Ez, zabuak eta eserlekuak Udalak jarri zituen. Auzolanean lurra prestatu genuen, txukun-txukun jartzeko. Martina, adibidez, lorazain-lanetan aritu zen, esan zuen aitona Juanjok.
— Bai, esan zuen amonak; horregatik, zabuen parkera joaten naizen bakoitzean nire etxearen zati bat izango balitz bezala ikusten dut, lan handia egin bainuen nik hori hain polita egoteko.
— Bai, eta horregatik jarri zinen haserre bizian goiz batean loreak sustraitik aterata agertu zirenean, esan zuen aitona Juanjok.
— Bai, eta berriro ere landatu nituen. Guztion gauzak garrantzitsuak dira, esan zuen amona Martinak.
— Nork egin zuen hori?, galdetu zuen Uxuek.
— Ez genuen jakin, esan zuen aitona Juanjok, baina, zalantzarik gabe, gauza komunak baloratzen ez dituen norbait izango zen. Errespetu-falta handia izan zen.
— Bai, bada zenbait jende ez duena laguntzen, eta beste zenbait pertsonak guztion gauzak hondatzen dituzte. Horrelako gero eta jende gutxiago izango ahal da, esan zuen osaba Carlosek.

Hona hemen auzolanean egindako zenbait lan.

Talde bakoitzak lan bat hauta dezala eta erantzun galderei.
Lavadero
Ba al dakizue zer den ikuztegi bat?
Zertarako erabiltzen zen?
Nork erabiltzen zuen?
Zergatik da interesgarria egoera onean izatea?
Nori egiten dio mesede?
Fronton
Ba al dakizue zer den frontoi bat?
Zertarako erabiltzen da?
Nork erabiltzen du?
Zergatik da interesgarria egoera onean izatea?
Nori egiten dio mesede?
Parque
Nork erabiltzen ditu zabuak eta parkea?
Zergatik da interesgarria egoera onean izatea?
Nori egiten dio mesede?
Monte
Nork erabiltzen du mendia?
Zergatik da interesgarria egoera onean izatea?
Nori egiten dio mesede?
Lena
Nork erabiltzen du egurra?
Zergatik da interesgarria erabiltzea?
Nori egiten dio mesede?
Auzolan Final
Nor ari da askaltzen auzolana amaitu ondoren?
Zergatik da interesgarria egitea?
Nori egiten dio mesede?